"Bizitzako koloreak" disko berria aurkeztu du Juan Carlos Irizarrek
Bizi dugun mundu honetan argitasun eta gauza on asko daudela azpimarratuta, diskoak bizitzaren eta dituen kolore ugarien ospakizuna izan nahi duela azaldu du musikari zubillagatarrak. Irizarrek berak sortutako 16 doinu biltzen ditu eta musikariarekin elkarlanean aritu diren talde eta lagunei eskainitakoak dira, eskertze moduan. Hala, Gautenako antzerki taldeari, Gipuzkoako esklerosi anizkoitza elkarteari edota Donostiako ospitaleko neska-mutikoei eskainitakoak entzun daitezke.
Donostiako Aquariumean atzo aurkeztu zen diskoko doinu guztiak instrumentalak dira. Musika tresna nagusia Irizarrek jotzen duen pianoa da baina gitarra, biolina, oboea edota bateria ere entzun daiteke instrumentu lagungarri gisa.
Bizitzako koloreak Zubillagako musikari eta konpositorearen 36. diskoa da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!