Oñatiko udala

Bixente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor izendatu dute

2024/07/08
Card image cap
Mondragon Unibertsitateko errektore ardurarekin batera beteko du kargu berria

  Kongresuko Batzorde Iraunkorrak ostiralean egin zuen bilkuran berretsi zen Ezagutza Dibisioko organo errektorearen erabakia eta Bixente Atxa izendatu zen dibisioko zuzendari nagusi eta, aldi berean, MONDRAGONeko lehendakariorde izendatu du. Horrela, iazko uztailean MONDRAGONeko Kongresuan formalki eratu zen dibisioaren antolaketa-egitura osatu da.

  Ezagutza dibisioak ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak biltzen ditu. Dibisioak batzen dituen kooperatibak hauek dira: Arizmendi Ikastola, Lea-Artibai Ikastetxea, Txorierri Politeknika, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MU Enpresagintza, Huhezi, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Lortek, Leartiker eta MIK. Ezagutza dibisioak 22 egoitzatan 2.000 bat langile biltzen ditu eta 150 milioi euroko aurrekontu erantsia du.

  Lehendakariorde izendatu berriak, lehendik zuen Mondragon Unibertsitateko errektore lan eta ardurarekin bateratuko du.
Bixente Atxa oñatiarrak 58 urte ditu, elektronikako ingeniaria da Mondragon Unibertsitatean eta elektronikako eta komunikazioetako doktore Staffordshire University unibertsitatean. 2015etik Mondragon Unibertsitateko Errektorea da, eta aurretik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria izan zen.

  Bixente Atxarekin batera Iñigo Laskurain ere izendatu dute, Automozio dibisioko zuzendari eta Mondragoneko lehendakariorde.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!