Oñatiko udala

Bisita gidatuak eginez ospatuko da Artxiboen Nazioarteko Eguna Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

2024/05/29
Card image cap
Lau bisita gidatu antolatu dira datorren asteazkenerako, ekainak 5

  2007an izendatu zuen ekainaren 9a Artxiboen Nazioarteko Eguna, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak. Erabakiak, jarduerak eta memoria zaintzen dituzten erakunde gisa artxiboek duten eginkizun gizarteratzeko helburuz erabaki zen Artxiboen Eguna aldarrikatu eta ospatzea. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare bakar eta ordezkaezina baita artxiboetan gordetzen den ondarea eta gizartea horretaz sentsibilizatzea ezinbestekoa da artxiboak babestu daitezen.

  Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak bat egin du ekitaldi horrekin eta ekainaren 5era aurreratu ditu ospakizunak. Datorren asteazkenean, Ibarra zelaia 4an dagoen artxiboko ateak herritarrei irekiko zaizkie, beraien egunerokoa nolakoa den ezagutarazteko. Lau bisita gidatu antolatu dira: goizean bi izango dira, 10:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz, eta arratsaldean beste bi, 16:00etan gaztelaniaz eta 17:30etan euskaraz. Ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere, izan gordailuak, lan-aretoa edota zaharberritze-tailerra. Bisitaldian dokumentuen zaharberritze-jardueraren azalpen praktikoa emango da.

  Bisita bakoitzean, gehienez, 20 lagunek parte hartu ahal izango dute eta horregatik, izena aldez aurretik erreserba egin beharko da, artxibora bertara telefonoz deituta: 943 415 060 zenbakira, 8:30etatik 14:30etara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!