Bihar zabalduko dute Gaztelekua, egokitzapen lanak amaituta
Hasiera batean, Gaztelekua bi astez, asteartera arte, itxita egongo zela iragarri bazen ere, eskenatokian eta bertako gune ezberdinetan egiten ari diren egokitzapen eta berritze lanak uste baino lehenago amaitu dituzte, eta bihar zabaltzea erabaki dute. Gaztelekuko gune eta zerbitzu guztiak irekiko dira.
Ia bi asteko tarte honetan, Gaztelekuko eszenatokiko fokuen irisgarritasuna hobetu da, aurrez fokuak aldatu edo mugitzeko zeuden zailtasunak ezabatuz. Bide batez, 0-7 urte bitarteko haurrei eta beren guraso/zaindariei zuzendutako sotoa margotu da eta eraikineko hiru guneetan egokitzapenak egin dira espazioak optimizatzeko. Lan hauek aprobetxatu dira bestalde, Gaztelekuko biltegiaren garbiketa egiteko. Hobetze, berrantolatze eta txukuntze lanak gaur bukatu direnez, Gaztelekuko instalazio guztiak, bihar zabalduko dira ohiko ordutegian. Sotoa, astelehenetik domekara 17:00etatik 19.45etara irekitzen da eta larunbata eta igandetan, 10:30tatik 13:00tara ere bai. Kuboa eta Topagunea berriz, asteartetik ostegunera eta domeketan, 17:00etatik 20:00tara eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan, 17:00etatik 20:30tara irekitzen dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!