Oñatiko udala

Bihar amaitzen da dokumentazioa osatzeko epea udako aisialdi ekintzetan begirale izan nahi dutenentzat

2023/04/27
Card image cap
Euskara froga onartutakoek eta datuak zuzendu dituztenek bakarrik egin ahal izango dute

  Udaleku irekietan, Arte udalekuetan eta Uda kanpainan begirale izateko aurkeztu baina behin behinean prozesutik baztertu diren hautagaiek bihar arteko epea dute dokumentazioa osatu edo erreklamazioak aurkezteko. Zuzenketa horiek errebisatu eta behin betiko zerrendak osatzeko hainbat egun beharko direnez, asteartean egingo diren euskara frogetara, eskaera zuzendu duten hautagaiak bakarrik aurkeztu ahal izango direla jakinarazi dute udal arduradunek.

  31 dira eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu ez duten hautagaiak baina 5 prozesutik baztertu ziren, behin behinean. Horiek euskara froga egin ahal izango dute, baldin eta hasierako eskaera orria epe barruan zuzentzen badute. Bihar amaituko da zuzenketarako epe hori.

  Bete beharreko lanaren arabera euskara maila ezberdina eskatzen bada ere, B2 edo C1 maila, deialdi bateratua egin da eta maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek, maiatzaren 2an, asteartean egin beharko dute euskara azterketa. Gaztelekuan izango da, 15:00etan hasita eta hautagaiek nortasun agiria eta boligrafoa eraman beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!