Oñatiko udala

Bihar amaitzen da “Bertakoak” guneetan aparkatzeko txartel berriak eskatu edo ezeztatzeko epea

2023/11/13
Card image cap
7-8 eskaera jaso dira, orain arte

  Bertakoentzat gordetako bi guneetan aparkatzeko txartela 172 autok dute egun. Baina 2024an zenbat izango diren ikusteke dago, alta eta bajak tramitatzeko epea bihar amaitzen delako. Orain arte, 7-8 bat eskaera jaso dira udaletxean.

  Baja eta alta eskaerak udaleko sarrera erregistroan egin behar dira, udaletxera, HAZ bulegora joanda, edo online, erregistro elektronikotik. Txartel berria eskatu nahi dutenek autoaren zirkulazio baimenaren kopia aurkeztu behar dute eta horrela egiaztatuko da, txartela eskuratzeko baldintzak betetzen diren. Era berean, lehendik txartela duten baina azken urtean autoz aldatu edo beste helbide batean erroldatu direnei ere, aldaketa horien berri ematea eskatzen zaie. Kontrakorik adierazi ezean, aurten Bertakoak txartela duten herritarrei automatikoki berrituko zaie.

  Bertakoak txarteletan erabilgarri den gunearen zehaztapena ematen da eta 5. gunean aparkatu dezakete, kale Zaharra, San Anton, Aita Madina, Aita Mortara, Foruen enparantza, Portu kalea, Unibertsitate etorbidea, Maiatzaren 1a plaza, Bakardadeko Ama eta Zumeltzegi kalean erroldatuta egon eta baimena dutenek; Bidebarrietako 6. gunean berriz, Bidebarrieta, Zubibarri, Motxon, Atzeko kalea, kale Barria, Errementari plaza, Ramon Irizar eta Aozaraza kalekoek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!