Oñatiko udala

Bigarren bisita eguna finkatu da kiroldegiko teilatuan eguzki instalazio fotovoltaikoa egin asmo duten enpresentzat

2024/05/09
Card image cap
Maiatzaren 13an izango da baina hitzordua eskatu behar da

  Zubikoa kiroldegiko teilatuan sarera konektatutako autokontsumorako eguzki planta fotovoltaikoa egin nahi du Udalak. 125.12 kwp-ko potentziadun instalaziorako materiala hornitu eta obra gauzatzeko kontratazio prozesua abian da. Instalazio fotovoltaikoaren kokapena bertatik bertara ikusi eta egoki deritzoten neurketa eta datuak hartzeko bisita egin zen pasa den ostiralean, maiatzak 3an. Baina interesa duten beste enpresa batzuen deiak jaso dira eta bigarren bisita egun bat finkatzea erabaki dute udal arduradunek. Bisita berri hori astelehenean, maiatzaren 13an egingo da, 10:00etan. Aurrekoan bezala, oraingoan ere, bertaratzeko interesa duten enpresetako ordezkariek hitzordua eskatu behar dute, udaletxera telefonoz deitu (943 780 411) eta Oskar Carrascalekin berba eginda.

  Energia ez berriztagarrien kontsumoa murriztu asmoz ekin zion Udalak Zubikoa kiroldegian eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jartzeko prozesuari. Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterketa egin zen, iaz, eta instalazioa bideragarria ez ezik, errentagarria ere izango zela ondorioztatu zen. Lanok EKITERMIK enpresak idatzi zuen exekuzio proiektuaren arabera egin beharko dira, hiru hilabeteko epean eta 123.700 euroko gehienezko aurrekontuarekin. Zubikoa kiroldegiko teilatuan eguzki instalazio fotovoltaikoa gauzatzeko lana egin nahi duten enpresek maiatzaren 20ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!