Bidaurretako monasterioko eliza-atarian arrapala egokitu da
Bidaurretako monasterioak monumentu historiko- artistiko izaera du. Horrek, babes berezia aitortzen dio eta edozein esku-hartze arkitektoniko egiteko Foru Aldundiaren baimena behar du. Elizara sartzeko zegoen koskak irisgarritasuna oztopatzen zuela argudiatu zuten mojek, arrapala egiteko beharra azaltzeko, eta egingo liratekeen lanak eraikinaren eta inguruko urbanizazioaren ezaugarriak errespetatuz egingo zirela adierazi zuten. Hala onartu zen eta uztailean hasi ziren arrapala egiteko lanak.
Eliza atarian zegoen koskaren maila berean dagoen plataforma moduko bat jaso da eta arrapala bertan integratu da, eskudela ere jarri da arrapalaren eremua mugatu eta segurtasuna bermatzeko. Arrapala eta plataforma egiteko erabili diren harri lauzak inguruan daudenen antzekoak dira eta aipagarria da eliza atariko mailak zuen moldura modukoa errepikatu dela plataformaren ertzean. Lanak uztaila amaiera aldera hasi ziren eta, abuztuko etenaren ondoren, astean amaitu dira, eskudela jarrita.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!