Bi udaltzain plaza betetzeko elkarrizketak egiten hasi dira
Udalak bete asmo dituen bi udaltzain plazetarako hautagaiak elkarrizketak egiten hasi dira. 23 hautagai dira guztira eta hirunako taldetan bildu dituzte; egun bakoitzean hiru elkarrizketa txanda osatuko dira: 9:30etan, 11:00etan eta 12:30etan, gaur hasi eta asteazkenera bitartean. Elkarrizketak Eltzia eraikinean egiten ari dira.
Pasa den ostegunean, bestalde, Zubikoa kiroldegirako bi administrari laguntzaile plazetarako azterketa teorikoa egin zen. 36 hautagai deitu ziren baina 17 bakarrik aurkeztu ziren. Ariketa 9k gainditu zuten eta emaitzak ikusgai daude udaleko web atarian. Bide batez, erreklamazioetarako 5 baliodun egun daudela zehazten da, otsailaren 6ra arte, alegia.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!