Bi udaltzain plaza betetzeko azterketaldia hasiko da bihar
Oposizio bidez eta txanda librean beteko ditu Udalak 2022 eta 2023ko enplegu publikoaren eskaintzan jaso zituen bi udaltzain agente plazak. Prozesura onartutako 60 hautagaiak deitu dira biharko lehen probetara. Gaitasunak neurtzeko proba psikoteknikoetan lau ariketa egin beharko dituzte: arrazoiketa, hautemandako gaitasuna, espazio gaitasuna eta ahozko gaitasunari buruzko ariketak, hain zuzen ere. Bigarren atalean, berriz, nortasuneko testak izango dituzte, nortasun orokorreko gaitasunei eta lanerako gaitasunei dagozkien testak.
Ibarra zelaia 4an dagoen Gipuzkoako Probintziako artxibo historikoan egingo dira azterketak, bihar, 10:00etan hasita. Udaleko web atarian aipatutako ariketak bideratzeko instrukzioak argitaratu dira hautaketa prozesuak” atalean.
Biharko ariketak gainditzen dituzten hautagaiek beste lau proba izango dituzte ondoren: elkarrizketa izango da hirugarrena, deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegian oinarritutako ezagutza proba laugarrena, gaitasun fisikoa neurtuko duena, bosgarrena eta seigarrena, azkenik, euskara ezagutzari buruzkoa izango da. 2. Hizkuntza Eskakizun maila egiaztatu ez duten 10 hautagai daude onartuen zerrendan baina aurreko proba guztiak gainditu beharko dituzte euskarazko azterketara aurkeztu ahal izateko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!