Oñatiko udala

Bi udaltzain lanpostutarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira

2024/11/04
Card image cap
Erreklamazioetarako epea azaroaren 18an amaituko da

  Udalak oposizio irekiz bete asmo dituen bi udaltzain plaza hornitzeko deialdira 70 lagun aurkeztu dira. Horietatik 60 hautaketa prozesura onartu dira eta gainontzeko 10ak baztertu dira, zegokien tasa ez ordaintzeagatik, eskaera epez kanpo aurkezteagatik edota eskaera orria guztiz ez betetzeagatik. Gaur argitaratu diren onartuen eta baztertuen zerrendak behin behinekoak dira eta erreklamazioetarako epea izango da, azaroaren 18ra arte.

  Udalak, bigarren Hizkuntza Eskakizunaren euskara maila zehaztu zuen udaltzain lanpostu hauetarako eta agiri bidez egiaztatu duten hautagaiak zeintzuk diren ere argitaratu da; hautaketa prozesura onartu diren 60 lagunetatik 50ek eskatutako euskara maila daukate.

  Hautaketa prozesua zuzenduko duen epaimahai kalifikatzailea ere izendatu da eta gaur kaleratu den iragarkian argitaratu da. Aipatu iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu da eta udaleko web atarian ere ikusgai jarri da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!