Bi TAO zaintzaile kontratatu ditu Udalak
Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2022 programaren baitan bi TAO zaintzaile aldi baterako kontratatu zituen Udalak. Bost hilabetez aritu ziren TAO guneak zaintzen eta sistema benetan eraginkorra izan dadin, kontrola egingo duen norbait behar dela ondorioztatu zen. Negu-udaberrian egindako lanari jarraipena emateko urtebeteko iraupena izango duen aldi baterako programa onartu zen apirileko osoko bilkuran, eta TAO kontrolatzaileen lan poltsa eratu da. Zerrenda horretara jo da bi TAO zaintzaile kontratatzeko.
Larunbatean hasi ziren TAO gunean kontrolatzen berriro. Udal langile berriak %50eko lan jardunaz arituko dira, txandaka, bat goizez, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 13:00etara eta bestea arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara.
TAO/OTA sistema 2016an jarri zen indarrean, erdiguneko aparkalekuetan ibilgailuen errotazioa errazteko helburuz. Doan den arren, aparkalekuek denbora muga dute eta hori gaindituta autoak zonaldez aldatu behar dira. Aita Mortara eta Bidebarrieta inguruan berriz, bertakoentzako gordetako aparkalekuak daude. Sistemaren arauak betetzen direla egiaztatzen duten TAO langileak kalean dira berriro.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!