Oñatiko udala

Bi konpartsa berri izango dira Nagusien danborradan: baserritarrak eta txalekodunak

2024/09/04
Card image cap
(Arg: MARIAN)
Entseguak irailaren 11n hasiko dira

  Herritar gehiagori eman nahi zaie danborradan parte hartzeko aukera. Hala, bi konpartsa berri eratzea erabaki du antolakuntzak. Haurren danborradaren eredua jarraituz, baserritarren eta txalekodunen talde edo konpartsa berriak batuko zaizkie ohiko konpartsei. Jantziak ez du aparteko zailtasunik, baserritarren konpartsakoak beraien jantziekin irtengo dira, eta txalekodunentzat koloreetako 25 txaleko prest ditu antolakuntzak. Bi konpartsa berri hauekin batera, 2007an jaiotako kintoak, 102 lagun, dantzan irtengo dira. Nagusien danborrada handituz doa.

  Irailaren 28rako dena prest egon dadin, entseguak datorren astean, irailaren 11n hasiko dira. Bost entsegu egingo dira: hilaren 11, 16, 18, 23 eta 25ean, Eltzian. Azkena, 25ekoa, entsegu orokorra izango da. Guztiak 19:30etan hasiko dira eta entseguetan parte hartzearen garrantzia azpimarratzen dute antolatzaileek.

  San Migel bezperan, irailaren 28an, Eltziatik bertatik abiatuko da nagusien danborrada, 22:30etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!