Oñatiko udala

Bi kale garbitzaile aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak

2024/11/08
Card image cap
Izena emateko epea azaroaren 14an amaituko da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2024 programaren baitan Udalak kontratatuko dituen lau langabeetatik azken biak kale garbiketa zerbitzuan arituko diren pioiak dira. Deialdia Labideren web atarian argitaratu zen atzo eta izen-ematea irekita dago, azaroaren 14ra arte.

  Kale garbiketarako bi pioiak lau hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko ditu Udalak. Lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko hiru baldintza bete behar dira: Debagoienean erroldatuta egotea , B motako gidabaimena izatea eta ibilgailuak gidatzeko inolako eragozpenik ez izatea. Deialdira, beraz, eskualdeko edozein langabe aurkeztu daiteke, baina Oñatin erroldatutakoek lehentasuna izango dutela ere zehazten da iragarkian. Hortik aurrera, euskaraz jarduteko oinarrizko maila izatea, antzerako lanetan esperientzia izatea eta langabezian emandako denbora baloratu egingo dira. Interesa dutenek Lanbideren web ataritik egin behar dute izen-ematea edota telefonoz, 945 160 600 zenbakira deituta, nortasun agiriaren zenbakia, DARDE aztarna eta lan eskaintzaren kodea (162024013311) emanez. Datorren osteguna, azaroaren 14a izango da izena emateko azken eguna. Kale garbiketako bi pioi hauek abenduan lanean hastea espero da.

  Enplegua sustatzeko programaren baitan beste bi kontratazio egingo ditu Udalak berriki. Bi administrari laguntzaile kontratatu ditu, bata, artxiboan, eta bestea, udal euskaltegian aritzeko. Sei hilabeterako kontratua egin zaie, azaroaren 1etik 2025eko apirilaren 30era arte, eta % 60ko jarduna beteaz ari dira jada lanean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!