Bi eraso salatu dira asteburuan gurean
Ertzaintzak jaso eta bideratu ditu asteburuan Oñatin salatu diren bi erasoak. Ostiralean, Ona tabernako zerbitzarietako bat Arrasateko ospitalera eraman behar izan zuten, besoan jasotako kolpe gogorrarengatik. Taberna kanpoaldean gauzak botatzen ari zirela sumatu zuen eta ikustera irten zenean bi lagunek iraindu eta borra luzagarri batez besoan kolpatu zuten. Ondorioz, zaurituta, Arrasateko ospitalera eraman behar izan zuten. Baina aurretik erasotzaileak identifikatu zituen, 20-25 urte bitarteko bi mutil oñatiar dira, udaltzainburuak jakinarazi digunez.
Bigarren erasoa, genero indarkeria kasua izan zen. Ez da lehen aldia, erasotzailea halakoetan identifikatzen dutela.
Borrokak, oldarraldiak, pertsonen kontrako erasoak eta genero indarkeria kasuak ugaltzen ari direla adierazi digu udaltzainburuak. Halakoak geroz eta sarriago ikusten ari dira, bai Oñatin eta baita Debagoienean ere.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!