Oñatiko udala

Bi administrari laguntzaile plazetarako azterketa praktikoen emaitzak argitaratu dira

2025/03/13
Card image cap
Astelehenean amaituko da erreklamazioak aurkezteko epea

  Aurreko ariketa teorikoa gaindituta, 9 lagunek egin zuten administrari laguntzaile lanpostuetarako azterketa praktikoa eta zazpik gainditu dute, kaleratu diren behin behineko emaitzen arabera. Dokumentua udaleko web atarian zintzilikatu da eta emaitza horiekiko erreklamazioak astelehenera bitartean aurkeztu daitezkeela ere zehazten da oharrean. Gogoratu, Zubikoa kiroldegian arituko diren bi administrari laguntzaile plaza bete nahi dituela Udalak eta hautaketa prozesuko azterketaldiari dagokion bigarren ariketa egin zela ostiralean. Beste bi falta dira: euskara azterketa, eskatutako 2. Hizkuntza Eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez zutenek egin beharko dutena, eta nortasun eta gaitasun probak, azkenik. Datarik ez da jakinarazi oraindik.

  Zubikoan bertan kirol teknikari plaza ere bete nahi du Udalak eta hautaketa prozesuan aurrera doazen lagunek badute hurrengo azterketarako data, apirilaren 7an izango da. Azterketa teorikoaren behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera zabaldu da ariketa praktikorako hitzordua; apirilaren 7an izango da, esan bezala, 9:00etan eta Eltzia eraikinean. Proba horretara aurkezteko aukera dute aurrekoa gainditu duten 7 hautagaiek. 

  Udala plantillan hutsik dauden plazak betetzeko prozesuan murgilduta dago, bete betean. Eraikinen mantenuko taldearen arduradun lanposturako izen-ematea zabalik dago apirilaren 2ra arte, eta laster, igeltserotzako ofizial plazarako deialdia argitaratu da. Lanposturako oinarriak jada zehaztu eta onartuta dituzte udal arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!