Oñatiko udala

Bi administrari laguntzaile aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak Lanbideren bitartez

2024/09/17
Card image cap
Administrari laguntzaileetako batek Udal artxiboan lan egingo du
Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da

  Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2024ko programaren baitan Udalak lau langabe kontratatuko ditu, Lanbideren dirulaguntzaz: bi administrari laguntzaile eta bi kale garbitzaile pioi. Administrari laguntzaileetako batek euskaltegian beteko du lan jarduna, besteak, artxiboan. Bi lanpostu horiek betetzeko eskaintza atzo bertan argitaratu zen Lanbideren web atarian.

  Deialdira aurkezteko oinarrizko lau baldintza bete behar dira: Langabezian egon eta Lanbiden izena emanda egotea; Oñatin erroldatuta egotea; DBH, erdi mailako Lanbide Heziketa titulua edo baliokidea izatea eta B2 edo pareko euskara maila izatea. Horrezaz gain, administrari edo administrari laguntzaile lanean esperientzia izatea baloratuko da eta lanposturako eskatzen dena baino goragoko prestakuntza akademikoa izatea ere kontutan hartuko da.

  Udalak 6 hilabeteko kontratua eskaintzen du, %60ko lanaldiarekin. Interesa duenak irailaren 23ra arteko epea du izena emateko eta inskripzio hori Lanbideren web atarian sartuta bete behar da.

  Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza deialdi honetan kontratatu asmo diren beste bi langabeak, kale garbiketa zerbitzuan arituko dira, pioi gisa. Kasu honetan %100eko lanaldia beteko dute, 4 hilabetez. Deialdi hori, dena den, azaro aldera kaleratuko da.

  Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatzea da Lanbidek tokiko erakundeei eskaintzen dizkien dirulaguntza hauen helburua. 55 urtez gorakoak, emakumeak eta langabezian denbora luzez dauden eta gutxieneko diru sarrera batzuk bermatzeko RGIa deritzona jasotzen dutenak bereziki babesten dira kontratazio hauetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!