Oñatiko udala

Bertsoxurla sariketako finalean izango da Lide Arregi, gaur

2025/02/28
Card image cap
Bigarren kanporaketan aritu zen seikotea
Binaka jokatzen den sariketan, Kattin Madariagarekin batera arituko da oñatiarra

  Hazparneko Xuriatea ostatuan jokatuko da Bertsoxurla sariketako finala, gaur, 19:00etan, eta Lide Arregi oñatiarra bertan izango da lehian. Binaka jokatzen den sariketa da Bertsoxurla. Lide Arregik Kattin Madariaga arantzarrarekin batera arituko da. Aurrean Irantzu Idoate hazparnetarra eta Araitz Katarain mallabiarra izango dituzte.

  Betsularien lagunak elkarteak antolatzen duen Bertsoxurla lehiaketaren xede nagusia da herrialde ezberdinetako bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintzea, elkar ezagutu, eta modu jostarian bertsotan elkarrekin sortuz. Binakako gazte sariketa honetan publikoa da epaile.

  12 bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan, tartean, Txinparta bertso eskolako Lide Arregik. Otsailaren 14an Baionan izan zen bigarren kanporaketan parte hartu zuen oñatiarrak, Etxahun Azkarraga etxalartarrarekin bikote eginez. Saioa Josu Txoperena-Haizea Telleria bikoteak irabazi zuen baina ezin dute gaurko finalean kantatu eta antolatzaileek saio ona egin zuten bi bertsolarirekin talde berria osatzea erabaki dute, hala, Lide Arregi eta Kattin Madariaga bikotea izango da gaurko finaleko bigarrena.

  Orain arteko esperientzia polita izan dela adierazi dio Arregik Goienari. Baionako kanporaketa oso ondo joan zela eta giro polita sortu zela esan du. Berak ere lana txukun egin zuela aitortu du eta finalean ere duen guztia ematen saiatuko dela adierazi du.  Bertsoxurla sariketaren finala Hazparneko Xuriatea ostatuan izango da gaur, 19:00etan hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!