Oñatiko udala

Bertakoak aparkatze-txartelak eta Herritarren Arreta Zerbitzua aztergai Gobernu Batzarrean

2018/10/11
Card image cap

  2019 urterako Bertakoak aparkatze-txartelak berritzeaz eta Herritarren Arreta Zerbitzua egokitzeko lanen lizitazioaz berba egingo da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. 29 gaiko lan zerrenda prestatu da udal gobernu taldearen arratsaldeko bilerarako. Gehienak, hirigintza arloko gaiak dira, partikularrek lanak egiteko eskatutako baimenak. Udalak ere, egokitze lan batzuk egin asmo ditu, etorkizuneko Herritarren Arreta Zerbitzua hartuko duen lokala prestatzeko. Lizitazio baldintzak arratsaldeko bileran aztertuko dira, Herritarren Arreta Zerbitzua arautuko duen ordenantza pasa den asteko Osoko Bilkuran, behin betiko izaeraz onartu baitzen. 

  2019 urterako Bertakoak aparkatze txartelez ere berba egingo da gaurko batzarrean. Egoiliarren TAO baimenak urtero berritu behar dira eta horretarako tramitazioa datorren astean hasiko da. 2019rako alta edo baja eman nahi dutenek eskaera orria bete eta udal bulegoetan aurkeztu beharko dute urriaren 15etik azaroaren 13ra. Bi dira bertakoentzat gordetako aparkaleku guneak: Bidebarrieta kale inguruko 6. gunea eta Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkelekuek osatzen duten 5. gunea. Hauen inguruko xehetasunak emango dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean. Bilera, 17:00tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!