Oñatiko udala

Berezao industrialdean irisgarritasuna hobetzeko proiektua osatzen ari dira

2024/02/12
Card image cap
A2B Arquitectos enpresari eskatu zaio lana

  Gaia ez da berria eta Berezaoko industrialdean segurtasuna hobetzeko hainbat esku-hartze egin diren arren, irisgarritasun eta segurtasun neurriak bateratuko dituen proiektu osatua egitea eskatu da. Arantzazuko Ama kaleko bidegurutze parean hasi eta Berezaoko industrialderainoko eremua hartuko du proiektuak eta ibilbide egokia diseinatzea izango du helburu, oinezkoen segurtasun eta irisgarritasun baldintzak bermatzeko, industrialdearen jardueraren eta indarrean diren urbanizazioaren mugen baitan.

  Lanak egiteko proposamena eskatu zitzaien hiru enpresei baina bakarrak aurkeztu zuen: A2B Arquitectos. Enpresa ezaguna da gurean, herriguneko auzune askoren irisgarritasun proiektuak egin baititu. Proiektua idatzi ez ezik, lanen zuzendaritza egitea ere eskatu zen eta aurkeztu beharreko memorian proiektuaren gakoak identifikatu eta emango den zerbitzua azaltzea. Udalak proposatutakoa ontzat eman du eta lanaA2B Arquitectos enpresari esleitu dio, esan bezala, 18.089,5 eurotan.

  Berezaoko industrialdean irisgarritasun lanak egiteko proiektua martxan da eta martxo amaierarako amaitzea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!