Oñatiko udala

Berdintasun teknikarien lan poltsarako onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da

2024/06/25
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ostiralean amaitzen da

  26 lagun aurkeztu dira Berdintasun teknikari lan poltsa osatzeko hautaketa prozesura. Zazpi, baztertu egin dira, behin behinean. Hautaketara presentatzeko tasaren ordainketa agiria ez bidaltzeagatik, oinarrizko gradu edo diplomatura ez egiaztatzeagatik edota emakume eta gizonen berdintasunaren inguruko 150 orduko ikastaroa ez egiaztatzeagatik atzera bota dira. Hiru laneguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko; ostirala, ekainaren 28an amaituko da epea.

  Hasiera batetan prozesura onartu diren 19 hautagaien zerrenda, eskatutako euskara maila ziurtatu dutenen datuarekin osatu da; 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatu behar zen eta 6 hautagaik hala egin dute. Era berean, epaimahai kalifikatzailea osatuko duten pertsonen izendapena ere argitaratu da gaurko Gipuzkoako aldizkarian.

  Berdintasun teknikariaren lan poltsarako lehen bi azterketak, teorikoa eta praktikoa, uztailaren bigarren hamabostaldian egingo direnaren oharra kaleratu du udalak, bestalde, web atarian. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera jakinaraziko dira azterketen data eta ordutegia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!