BERBETAN ikus-entzunezkoa ostiralean aurkeztuko da
HAPO, Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorraren idazketa lana aurten hasiko da. Horren haritik, eta herritarrek hiringintzan eta hirigintzak herritarrengan duten eragina agerian jartzeko Oñati dana zana girotze fasea egin zen urria eta azaroan. Erakusketa jarri zen Kale Barrian eta inguruko dendetan, eta lau bisita gidatu egin ziren, erreka, plaza eta kaleak, landa auzoak eta kale inguruko ezkutuko ortu eta berdeguneak ezagutzeko. Hirigintzarekiko eta hau arautzen duten aldian aldiko plangintzez interesa eta eztabaida sortzea izan zen girotze fase honen helburua.
Egindako ekintzen laburpena eta erakusketara hurbildutako hainbat herritarren iritziak jaso dira BERBETAN izeneko dokumentalean. Ikus-entzunezkoa ostiralean aurkeztuko da, 19:00tan Kultur etxean egingo den emanaldian.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!