Berbalaguna talde berriak sortzeko aukera dago.
Hirugarren urtea da jada, Oñatin Berbalaguna egitasmoa martxan jarri zenetik. Hasieratik helburu berbera du, euskaraz ondo moldatzen direnak hainbeste samurtasun ez dutenekin elkartu eta ahozko komunikazioa hobetzeko topagunea eskaintzea. Astean, ordubeteko saioetan euskararen erabilera areagotzeko aukera eskaintzen zaie.
Ikasturte hasieran egin zen deialdiari jarraituz, 21 lagun batu dira Berbalagun egitasmora. Bost talde osatu dira beste horrenbeste euskaldun dinamizatzaile moduan eta hamabi hartzaile dabiltzalarik.
Baina lau talde gehiago sortzeko aukera dago. Horretxegatik, deialdia zabaltzea erabaki dute udal euskaltegiko arduradunek.
Euskara hobetu nahi duten guztiei Berbalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbidapena egiten zaie. Talde laguntzaile izateko izena eman duten euskaldun zaharren denbora disponibilitatea zabala da, hala sortuko liratekeen talde berriak eguneko edozein ordutan, arratsalde erdi inguruan, ilunabarrean edota larunbat goizetan ere sor daitezke. Eskaera egitea nahiko da.
Ahozko komunikazio maila hobetzeko gogo edo asmorik daukanak Euskaltegira edo Udaleko euskara zerbitzura deituta izena eman behar du.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!