Oñatiko udala

Batzar Orokorra egin du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuko batzordeak

2023/04/25
Card image cap
Legealdia amaitu aurretik bete da urteroko hitzordua

  Ostegunean, apirilaren 20an egin zen Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren batzordearen urteko batzar orokorra. Egungo gobernu batzordearen azken batzarra izan da, maiatzeko udal hauteskundeen aurretik. Izan ere, gobernu batzorde hori Zubillagako hiltegian bazkide diren 12 udaletako ordezkariek osatzen baitute, eta ondorioz, gobernu batzorde berri bat eratuko da maiatzeko hauteskundeak pasata.

  Urteko batzar orokorrean 2023ko kontuak aho batez onartu ziren. Horretarako, Iraia Sola gerenteak Zubillagako hiltegiaren egungo egoeraren berri eman zuen. Oro har, eguneroko jardunaren balorazio positiboa egin zen batzarrean, aktibitatea pitin bat jaitsi den arren, egoera ekonomiko orokorraren ondorioz. Aldi berean, Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren lantaldearen izenean eskerrak eman zizkien Solak, gobernu batzordeko kideei, lau urte hauetan egindako lanagatik.

  Hiltegiko bazkide diren 12 udaletako ordezkariek osatzen dute gobernu batzordea, esan bezala, Oñatiren kasuan, Axier Iraeta Ingurumen zinegotziak bete du ordezkaritza hori.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!