Oñatiko udala

Batuak lantegia ixteko agindua eman berri du epaileak

2024/03/14
Card image cap
Kaleratze agiria egun gutxiren bueltan iristea espero dute langileek

  Atzo sinatu zuen epaileak Batuak SL ixteko agindua, bertako langileek jakinarazi dutenez. Horrek esanahi du jada ez dutela lantegira joan beharrik izango eta datozen egunetan kaleratze agiriak iristen hasiko zaizkiela, bakoitzak jasoko duen kalte-ordainaren zehaztapenarekin batera. Aldi berean, enpresako makineria saldu eta bestelako ondasunen likidazioari ekingo zaio.

  43 urte ondoren BATUAK SL lantegia itxi eta 17 langile kale gorrian gelditu direla dioen duen idatzia zabaldu dute langileek. Iazko uztailaren 19an, eta azalpenik eman gabe, alde egin zuen gerentziaren utzikeriari leporatzen diote langileek egoera honen ardura. Ordutik orain arte langileak lantegira joaten aritu direla gogorarazten du idatziak eta urtarrilean eta otsailean lansaririk ez dutela jaso ere bai. Langileek 8 hilabeteetan ziurgabetasunean bizi izan direla dio oharrak eta halako traturik merezi zuten eta langileekiko errespetua non dagoen galdetzen da. Langileen erdiek 20-30 urte eta gehiago eman dituztela enpresan eta gainera, zaharkituta eta prestakuntza gabeak direla entzun behar izan dutela salatzen da zabaldutako idatzian. Gertatutako guztiaren errudunak zeintzuk diren langileek ondo dakitela adieraziz amaitzen da Batuakeko langileek osatu duten oharra.

  Batuak S.L. 1980an eratu zen eta osagai mekanikoen doitasun mekanizatuan jardun du hasieratik. 17 langile izan ditu orain arte eta erdiak 55 urtetik gorakoak dira. Atzo jakinarazi zitzaien epaileak lantegia ixteko agindua eman zuela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!