Batuak enpresa Batuak Soldatua S.L. ri saltzeko baimena eman berri da
Pasa den uztailean itxi zuten Batuak enpresa, eta orduan jakin zuten bertako 18 langileek hartzekodunen konkurtsoa eta enpresaren likidazioa eskatuta zeudela.
Batuaken ordezkaritza zuen ELA sindikatuak enpresa bideragarria zela eta likidazioaren erabakia bazkideen interesen ondorioz hartu zela adierazi zuen hasieratik. Enpresaren dokumentazioa aztertu eta balizko erosleekin bildu direla jakinarazi dute ELAko ordezkariek enplegua eta lan baldintzak mantendu zitezen.
Merkataritza Arloko Epaitegiak enpresaren ekoizpen-unitatea Batuak Soldatua S.L.-ri saltzeko baimena eman zuen, pasa den astean. Salmentak plantilla osoaren lanpostuak eta lan baldintzak bermatzen dituela jakinarazi du ELA sindikatuak, prentsa ohar bidez. Operazioa begi onez hartu du ELAk eta antzerako kasuetan borrokan jarraituko duela ohartarazi du, interes espekulatiboen aurrean, lanpostuak defendatzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!