Oñatiko udala

Bakardadeko Ama kaleko argiteria berrituko da

2018/05/07
Card image cap
Egun dauden 10 luminarien ordez 13 jarriko dira eta fatxadetan argi puntu berriak jarriko dira

  Bakardadeko ama kalean Gipuzkoako Urak enpresa ur-hornidura sarea hobetzeko lanak egiten ari da. Hori probestuko da kaleko argiteria hobetu eta indarrean dagoen araudira egokitzeko. Egun dauden 10 luminarien ordez, led motako 13 luminaria jarriko dira. Horietako 5 zutoinetan jarriko dira eta beste 8ak fatxadetan. Aipatu hiru argi-puntu berrietatik bi kaleko eraikinen fatxadetan jarriko dira eta hirugarrena bidegurutzean.

  Luminariak aldatu, berritu eta instalazio lanok Txantxiku elektrizitatea enpresak egingo ditu, 13.000 €tan. Martxa onean doaz Barkardadeko Ama kaleko ur hornidura sarea berritzeko lanak. Maiatza amaierarako bukatu asmo dira. Eta aldi berean, esan bezala, kale argiteria hobetzeko lanak egingo ditu udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!