Oñatiko udala

Auzoetako traste zaharren bilketa eten du Udalak aldi baterako, kamioia matxuratu egin delako

2011/10/17
Kamioi berria ekarri bitartean egongo da etenda zerbitzua.

Orokorrean, Debagoieneko Mankomunitateak betetzen du traste zaharren bilketa zerbitzua herri gunean eta edukiontzi berdea duten auzo guneetan. Baina halakorik ez duten auzotarrek eskatuta, Udalak, auzoetan, hilean behin, zerbitzu hori osatzea erabaki zuen. Eta horrela egin da azken urteetan. Auzotarrak, udaletxera deitu behar zuen, trasteak nora aterako zituen zehaztuz eta hileko bigarren eguenean, abisua emandako lekuetatik pasatzen zen kamioia.

Baina horretarako erabiltzen zen ibilgailua matxuratu egin da eta badirudi gainera, ezin izango dela konpondu. Kamioi berria ekarri bitartean beraz, auzoetako traste zaharren bilketa etetea erabaki da.

Hala jakinarazi zaie auzo alkateei, hauek, oharra inguruan zabaldu dezaten.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!