Auzo-taxi zerbitzua maiatza erdialdean martxan jartzea aurre ikusten du Udalak
Auzo taxi zerbitzua, landa auzoetan erroldatuta dauden lagunei eskainiko zaie beti ere, autobus zerbitzu publikoa auzotik pasatzen ez bada eta auzunetik geltokira dagoen distantzia 350 metro baino gehiago bada. Auzo taxiaren erabiltzaile edozein auzotar izan ahal da, baina adin gabeek guraso edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute. Erabiltzaileek, bidaia hasterako erakutsi beharko duten txartela eskuratuko dute.
Auzo-taxi zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eskainiko da eta auzoetatik hirigunera eta alderantziz bidaiatzeko izango da soilik. Zerbitzua bermatuta izateko, erabiltzaileak, aldez aurreko erreserba egin beharko du.
Udalak zerbitzua diruz lagunduko du. Aurrekontuetan 18.000 euroko diru partida du aurten. Bidaiaren bataz beteko kostua 11€ inguru kalkulatu bada ere, bidaiariak 2 € ordainduko ditu soilik. Gainontzekoa Udalak jarriko du. Hori da behintzat datorren hilean martxan jarriko den froga piloturako finkatu dena. Gerora ikusi eta baloratu beharko da bidaiariak gehiago ordaindu behar duen ala ez. Oraingo froga, abendu amaierara arte luzatuko da.
Herriko taxilariei egitasmoaren berri eman zaie eta parte hartzeko gonbidapena ere bai. Guztiek baietz erantzun diote Udalari. Esperientziari hasiera emateko eguna finkatzea soilik falta da. Aurrerantzean beraz, medikura joan edo herri gunean erosketaren bat egin nahi duten auzotarrek, xamurrago, eta autoz ekarriko dituen etxeko edo lagunen baten zain egon gabe, bere kabuz mugitzeko aukera izango du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!