Oñatiko udala

Auzo-kopostajean parte hartzeko kanpaina berria abiatu du Udalak

2023/06/26
Card image cap
10 urte dira auzo-konposterako guneak martxan jarri zirela

  200en bat familiak auzo-konposta egiten dute egun, herrigunean dauden 7 guneetan. 2013an abiatu zen konpostatze kolektibo esperientzia Oñatin eta unean uneko egoera eta testuingurura egokitzen joan dira. Hainbat baliabide jarri dira prozesu osoa egokitzeko, hara nola, kutxa handiagoak eta gogorragoak; ur depositoak, ur hornidura bermatzeko; birringailua, egituratzailea egiteko, pertsona bat, konpostaje-guneen jarraipen eta mantentze lanak egiteko; konposta bahetzeko makina eta abar.

  Orain auzo-konpostajearen proiektuan fase berri bat abiatu da, herritar gehiagoren parte hartzea sustatuz. Oñatin sortutako hondakin organikoak bertan kudeatzeko eta zero zabor filosofian sakontzeko aurrerapausoa eman nahi da. Sisteman parte hartzeko idatziak eta auzo-konpost guneen kokapen planoak jarri dira atarietan.

  Zazpi dira herrigunean dauden konpost guneak: Errekalden, San Lorentzon, Eltzia aurrealdean, Ugarkalden, San Martinen eta bi Bidebarrietan. Baina udal arduradunak azpiegitura berriak egokitzeko prest daude eta kokapen berri bat proposatu nahi duenak udaleko nekazaritza departamentuarekin harremanetan jarri behar du (nekazaritza@onati.eus helbidean). Auzo-konposta egiteko interesa duenak izena udalaren webgunetik eman dezake edo udaletxean aurrez aurre, Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Auzo konposta egiten duten herritarrek % 25eko hobaria dute, hondakinen bilketa zergan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!