Oñatiko udala

Auzo-jaiak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2024/11/14
Card image cap
Bi auzotako likidazioak onartu eta dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea proposatuko da

  Azken orduan bestelako gairik aurkezten ez bada, tramitezko bilera izango du gaur gobernu taldeak, bi auzo-jai elkartek aurkeztu dituzten diru zuriketak aztergai izango baitituzte. Santa Marina eta San Martingo auzo-jaien elkarteek uztaila eta irailean ospatu zituzten jaien likidazioa aurkeztu dute, udalaren dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa eskatzearekin batera.

  2023-2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jaso zen kultura eta jai-jarduerak sustatzeko dirulaguntzak ematea, auzo-jai elkarteen dinamikak suspertzeko, jaietan kultur jarduerak sustatu eta indartzeko eta auzotarren topagune bilaka daitezen. Helburu horiek betetzeko, auzo-jai elkarteekin lankidetza hitzarmenak egin dira. Hitzarmen horien arabera, auzo elkarteei agindutako dirulaguntzaren %70a jaixak ospatu aurretik ordaintzen zaie eta gainontzekoa, egindako gastuen zuriketa aurkeztu ondoren. Santa Marina eta San Martingo auzo-jaiaen elkarteek horixe egin dute. Likidazioa ordainduta, dirulaguntzaren bigarren zatia, 930na euro ordaintzea eskatzen dute.

  Pasa den astean egin zen Tokiko Gobernu Batzordearen akta onartzearekin batera aipatu bi gai horiek dira gaurko deialdian jaso diren gai zehatz bakarrak. Beti dago beste gairen bat aurkezteko aukera, eta hori ere deialdian jasota dago, baina halakoren berririk ez da zabaldu. Beraz, 17:00etan hastekoa den ohiko batzarra minutu gutxiren bueltan amaituko dela pentsa genezake.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!