Auzo-bideetako hainbat zubi konpondu ditu udal brigada taldeak
Udal brigadako langileek herri altzari, eraikin eta ondasunen mantentze lana egiten dute, bai herri gunean baita auzoetan ere. Hainbat auzotan zubiak konpontzen eman dituzte azken egunak. Konkretuki, zubietako babes hormak konpondu dira hormigoizko hesiak berrituz: Lamiategin, Errotatxoko bidean dagoen zubian; Elorregin, Errotarako bidean; eta Zubillagan, Matromai sarrerako zubian.
Auzo-bideen segurtasunerako konponketa lanak herri ondarea gorde eta babesteko lanak ere badira.
Auzoetan hainbat zubi konpontzeko lanak egin diren bezala, herri gunean, beste mantentze lanetan ari dira udal langileak. Azken egunotan, esaterako, kale Barrian eta inguruetan solte edo apurtuta zeuden zoruko losak aldatu eta finkatzen aritu dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!