Aurten astelehen tokatzen diren abenduaren 24 eta 31an zabor bilketa aurreratu eta arratsaldeko lehen ordutan egingo da.
Gabonetako egunak ailegatzear daudela-eta, zabor-bilketan egingo diren aldaketen berri eman dute Mankomunitatetik. Aurten astelehenez ospatuko diren Gabon eta Gabon zahar egunetan, hau da, hilaren 24 eta 31an zabor bilketa arratsaldeko lehen ordutara aurreatuko da. Bi egun horietan, zabor bilketako kamioiak arratsaldeko ordu bata eta erdietan irtengo dira zerbitzua betetzera. Horrek esanahi du, normalean, iluntzean atera ohi dugun zaborra ere lehenago atera beharko dela. Mankomunitateko arduradunek, zaborra, eguerdiko 12ak-13.00 inguruan ateratzeko eskaera egin dute. Eta ez behintzat, iluntzean, behin kamioiek bilketa egin ondoren.
Neurri honekin, zabor bilketa zerbitzua ziurtatu baina aldi berean, horretan diharduten langileen jai eskubidea bermatu nahi du mankomunitateak. Normalean gaueko lan txanda betetzen badute ere, egun seinalatu horietan egunekoa jarri zaie eta zaborra batu ondoren, gainontzekoen antzera, Gabon eta Gabon zahar eguneko ospakizunez gozatzeko aukera izan dezaten.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!