Aurre-akordioa lortu dute hondakinen bilketa zerbitzuko langileek eta enpresak
Ostiral goizean lortu da bi aldeen arteko aurre-akordioa, langileek oinarrizkotzat jotzen zituzten eskaerak onartzerakoan. Hitzezko adostasun hori idaztearen zain, langileak lanera joango dira astelehenean, egun horretan hastekoa zen 10 eguneko greba behin behinekoz etenda. Arratsaldean asanblada egingo dute eta ordurako jada idatziz izango duten akordio proposamena bozkatuko dute. Berretsiz gero, greba bertan behera utziko dute. Bestela, gauean ez dira hondakinak batzera irtengo. Baina gaur arratsaldean sindikatuek zabaldu duten prentsa oharra itxaropentsua da, aurre-akordioa lortu dutela iragartzen baita.
Bide batez, herritar eta komunikabideei eskerrak ematen zaizkie langile komiteak igorritako oharrean, gatazkaren inguruan izandako jarraipenagatik eta adierazitako babesagatik eskerrak ematen dituzte.
Gogoratu, Debagoieneko hondakinen bilketa zerbitzuaren inguruko gatazka zerbitzua emateko esleipen berriaren haritik sortu zela. Enpresa berriak ez zituen langile guztiak kontratatu, 8 langile kaleratuak izan ziren, eta gainontzekoen baldintzak murriztu zituen. Sektoreko lan hitzarmena osotasunean aplikatzea ere zalantzan jarri zen. Egoera horretan langileen asanbladak 10 eguneko greba deitu zuen, urriaren 16tik 25era.
Hiri hondakinen zerbitzuko langileak lanera joango dira astelehen goizean eta arratsaldean egingo duten asanbladan erabakiko dute greba bertan behera uzten ote duten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!