Oñatiko udala

Aurkezle eta bakarrizketari oñatiar baten erasoak salatu dituzte hainbat neska gaztek sare sozialetan

2024/12/02
Card image cap
EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa

  Atzo iluntzean zabaldu zen sare sozialetan umore arlotik bakarrizketa zein show ezberdinak gidatu eta aurkezten dituen oñatiar baten kontrako salaketa publikoa. Mezuan diotenez asko dira gizon horren eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak jasan dituztenak eta erasoak, denboran irauteaz gainera, ugaritu egin direla zehazten da. Era berean, erasotua izan den beste edonor babestuko dutela jakinarazi dute, X sare sozialeko @bukatu_da_showa kontuaren bidez zabaldu duten mezuan, erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzearekin batera.

  Aipatu salaketa publiko egin eta gutxira EITBk jakinarazi du bertan behera utzi duela, kautelaz, bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa, eta zehaztu du erabakia hartu duela, mediorako ikus-entzunezkoak egiten dituen ekoiztetxe bateko kide baten aurka eraso sexistak salatu izanaren harira. Emakumeen duintasunaren eta eskubideen aurka doan edozein portaeraren aurrean gaitzezpena eta zero toleratzia adierazi du EITBk. Ildo berean jo du Hiru Damatxo ekoiztetxeak, salaketari zilegitasun osoa emanez, eta babesa agertuz, erasoak salatu dituztenei.

  Aipatu erasoak sare sozialen bidez salatu dira baina Ertzaintzan salaketarik jarri den ez dugu baieztatzerik izan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!