Aulkiak tapizatu berri dira udaletxeko areto nagusian
2024/10/25
Udalbatzaren jesarlekuetako kuxinak berritu eta mahaiko hiru aulkiak tapizatu dira
Udaletxeko areto nagusiko aulkietako tapizatua hondatuta eta egoera txarrean zegoela ikusita, berritzeko zerbitzua kontratatzea erabaki zen, Alkate Dekretuz. Lanak egin dira eta estreinatu dituzte korporazioko kideek nahiz teknikariek.
Maibi etxeak egin ditu tapizatze lanak, 3.150 eurotan. Konkretuki, udalbatzako kideen bankuetako kuxinak berritu dira eta teknikariek erabili ohi duten mahaiaren inguruko hiru aulkietako ehuna edo tapiza ere bai. Horretarako tapiz zaharra desmuntatu, aukeratutako oihala erabiliz 5 zentimetroko lodiera edo barrukoa duten kuxinak egin dira eta oihal bera erabili da aulkiak tapizatzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!