Atzeratu egin da Aloña inguruan domekan egitekoa zen zuhaitz landaketa
Aloñako lagunak dira azken urteotan Aloñako magalean egiten diren zuhaitz landaketa hauen antolatzaile. Ekintza aurrera eramateko, dena den, basozainekin eta Natur Eskolakoekin elkar lanean aritzen dira. Guztien artean erabaki zuten Aloñako zuhaitz landaketa martxoaren 20an egitea baina aurreko egunetan botatako elurrak eraginda, atzeratzea erabaki dute. Data berria ere jakinarazi dute, apirilaren 10ean egingo da.
Aloña inguruan landatzekoak diren urkiak ondo zainduta daudela ziurtatu dute antolatzaileek. Eguna aldatu arren, egitasmoak bere horretan jarraitzen du. Parte hartzeko interesa duten herritarrek, izena, Patrue kalean tailerra duen Fernando Maiztegiri eman behar diote edo mezua bidali: aloinalagunak@gmail.com helbidera.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!