Athlon kudeaketa enpresak jarraituko du kiroldegian uretako kirol jarduera, salbamendu eta sorospen zerbitzua betetzen

2022ko urte amaieran Athlon Sintagmia enpresarekin sinatu zuen Udalak puntura arte indarrean egon den kontratua. Bi urteko iraupena zuen, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, baina ez luzatzea erabaki zuen Udalak, jakinik, igerilekuetako langileen lan-baldintzak eta soldata hobetzen zuen hitzarmena onartu zela 2023ko uztailean. Zubikoako uretako kirol jarduera eta sorospen zerbitzua segurtatzeko, hiru hilabeterako esleipen arina egin da, iraupen luzeagoko kontratatua esleitzeko prozedura bete bitartean. Presazko izaeraz kaleratu zen deialdia eta Athlon Kudeaketa SL enpresarekin kontratu berria, hilabete eskasean sinatu da.
Enpresa bakarra aurkeztu zen Udalak deitutako esleitze prozesura eta zehaztutako baldintzak betetzen zituela egiaztatu ondoren, kontratua sinatzea erabaki zen. Kontratu berriaren aurrekontua 65.244 euro da, lizitaziorako zehaztu zen gehienezko prezioaren kasik parekoa; horrek, sorosle eta igeriketa irakasleen lan orduaren ordaina, titularitate publikoko kirol instalazioetarako hitzarmen kolektiboak zehazten duen mailara ekartzen du.
Aste gutxiren buruan, Zubikoako uretako jarduera eta sorospen zerbitzua epe luzeago batean kontratatzeko deialdi berria kaleratzea aurreikusten da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!