Oñatiko udala

Atez ateko hondakinen bilketan aldaketak izango dira irailaren 30ean eta urriaren 2an

2023/09/28
Card image cap
Hondakinak ez ohiko batze puntuetara atera beharko dira Herri egunean eta Errosaixo bixamonean

  Jaiak tarteko, larunbatean eta astelehenean kale Zaharra, kale Barria eta Atzeko kalea trafikorako itxita egongo dira eta hondakinak batzen pasatzen den kamioiak ezin izango du sartu. Ondorioz, Herri egunean eta Errosaixo bixamonean, aipatu kaleetako eta plazako taberna, komertzio eta elkarteetako arduradunek, hondakinak inguruko beste batze puntuetara atera beharko dituzte: Txaketua alboko ONCE kabina ondoko aparkalekura, Lizaur kaleko lehenengo esekitokiaren ondora, Ramon Irizar edo Portu kaleko esekitokietara edo Iturritxo aldamenean prestatuko den aparkalekura.

  Larunbatean organikoa eta astelehenean kartoia eta papera jasotzeko kamioiak Oñatiko zerbitzua ahalik eta azkarren betetzen saiatuko dira, horregatik, hondakinak goizeko lehen orduan ateratzea eskatzen zaie merkataritza eta ostalaritza lokal jabeei.

  Oharra, kale Zaharra, Foruen enparantza, kale Barria eta Atzeko kalean dauden denda, taberna, jatetxe eta elkarteentzat da. Herriko gainontzeko zonaldetan dauden merkatal eta ostalaritza lokalei normaltasunez jasoko baitzaizkie hondakinak datozen jaiegunean. Etxeko hondakinen batze zerbitzua ere normaltasunez beteko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!