Oñatiko udala

Asteroko azoka bihar egingo da

2021/04/29
Card image cap
Ehunki eta arropa saltzaileak ere gonbidatu dira

  Maiatzaren 1a, jaiegun ofiziala izaki, azokako ohiko baserritar eta saltzaileei bezperan etortzeko aukera eman zaie. Aste honetan beraz, asteroko azoka aurreratu eta bihar ostiralez egingo da. Baserriko eta jateko produktuen saltzaileei ez ezik arropa eta bestelako osagarriena saltzaileei ere etortzeko gonbidapena egin zieten udal arduradunek, baina ostiraletan beste azoka batzuetara joan ohi direla eta batzuk kale egingo dute. Beraz, bihar azoka gunean eta pilotaleku ondoko jolasgunean zenbat eta zein saltzaile egongo diren ezin dugu zehaztu.

  Ohikoa da gurean jaiegunen bat zapatuarekin datorrenean asteroko azoka bezperara aurreratzea. Aste honetan ere halaxe egingo da. Uztailaren 31an eta abenduaren 25ean egoera errepikatuko da. Orduan ere, azoka ostiralean egiteko aukera emango zaie saltzaileei.

  Pasa den larunbatean jada hainbat saltzailek egun aldaketaren berri eman zuten ahoz nahiz kartelak jarriz. Aste honetako azoka bihar egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!