Oñatiko udala

Astelehenean hasiko da Herribusa Usakora joaten

2023/06/07
Card image cap
Arratsaldetan bitan izango da Usakorainoko zerbitzua, irailaren 8ra arte

  Herribusak udako zerbitzu berezia betetzeari ekingo dio astelehenean, Usakoko bainu denboraldia hastearekin batera. Berez, denboraldia larunbatean estreinatuko da baina Herribusak asteburutan ez du arratsaldeko zerbitzurik betetzen. Beraz, ekainaren 12tik aurrera, eta beti ere, astelehenetik ostiralera, Herribusa Usakora joango da, arratsaldero, bitan.

  Bi buelta egingo ditu Herribusak Usakora: Ugarkaldetik 16:00etan eta 19:30etan abiatzen diren zerbitzuak. Usakorainoko zerbitzuak hiru hilabeteko iraupena izango du baina, tartean, hiru asteko etenarekin. Izan ere, abuztuaren 7tik 26ra Herribusa goizez bakarrik ibiliko da, 14:00ak arte. Hiru aste horietan, Herribusaren zerbitzua, 7:30tatik 14:00ra beteko da, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara, larunbatetan. Abuztuaren 28tik aurrera berriz, urteko ohiko ordutegia beteko du Herribusak eta Usakora birritan joaten jarraituko du, irailaren 8ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!