Oñatiko udala

Astebetez luzatu da aldi baterako administrari laguntzaile lanpostuetara aurkezteko izen-emate epea

2024/09/25
Card image cap
Udalak bi administrari laguntzaile kontratatuko ditu, Lanbideren bitartez

  Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programaren baitan egingo dira aldi baterako kontratazio hauek eta Lanbidek dirulaguntza emateaz gain, hautaketa prozesurako deialdiaren argitalpena eta izen-ematea bere gain hartzen ditu, eta kontrataziorako baldintza batzuk ere jartzen ditu, adibidez, laneratzeko zailtasun berezia duten kolektiboetako langabeak kontratatzea. Programa berezi honen babesean lau langabe kontratatuko ditu aurten Udalak, aldi baterako, baina lehenengo bien deialdiak dira, oraingoz, argitaratu eta bideratu direnak, administrari laguntzaileenak, hain zuzen. Lehen deialdia pasa den astean argitaratu zen baina nahikoa hautagai aurkeztu ez direnez, berriro argitaratu eta astebeteko izen-emate berria irekitzea erabaki da. Gaur kaleratu da deialdi berria.

  Oinarrietan ez dago aldaketarik eta aldi baterako bete asmo diren bi administrari laguntzaile lanpostuetara aurkezteko, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea eskatzen da, Oñatin erroldatuta egotea eta DBH, erdi mailako Lanbide Heziketa titulua edo baliokidea izatea eta B2 edo pareko euskara maila izatea eskatzen da. Horrezaz gain, administrari edo administrari laguntzaile lanean esperientzia izatea baloratuko da eta lanposturako eskatzen dena baino goragoko prestakuntza akademikoa izatea ere kontutan hartuko da.

  Udalak, bere aldetik, 6 hilabeteko kontratua eskaintzen du, %60ko lanaldiarekin. Interesa duenak urriaren 2ra arteko epea du izena emateko eta inskripzio hori Lanbideren web atarian sartuta osatu behar da. Kontratatuko diren administrari laguntzaileetako batek euskaltegian beteko du lana eta besteak artxiboan.

  Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Programan Udalak bi kale garbitzaile pioi ere kontratatu nahi ditu aldi baterako, baina horiei dagokien deialdia azaro inguruan kaleratzeko asmoa dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!