Oñatiko udala

Asteazkenera arte luzatu da argiketaria lanpostura aurkezteko epea

2025/02/17
Card image cap
Kiroldegian bete asmo diren hiru plazetarako hurrengo azterketen datak jakinarazi dira

  Udalak sei hilabeterako kontratatu nahi du elektrizista berria, zerbitzuan sortu den lan pilaketari aurre egiteko. Asteazkenera arte luzatu da izen-ematea, hautagai gehiagori aukera ematearren. Bi dira hautaketa prozesura aurkezteko bete behar diren baldintzak: Elektrizitate arloan, LHI edo pareko titulazio akademikoa eta B gidabaimena izatea. Horrezaz gain baloratuko dira: bete beharreko lanpostuarekin zer ikusia duen formakuntza osagarria izatea, instalatzaile txartela izatea, 2. H.E pareko euskara maila izatea eta antzerako lanetan duten esperientzia. Argiketari edo elektrizista lanpostu honetarako deialdia Lanbideren bitartez zabaldu zen eta izen-ematea ere Lanbideren web atarian sartuta eman behar da.

  Udalak bete asmo dituen lanpostuekin jarraituz, bestalde, kirol teknikari plazarako azterketaldia datorren astean hasiko da eta bi administrari laguntzaile hautatzeko prozesuan, azterketa praktikoa martxoan izango da. Kirol teknikari plaza osatzeko hautaketara 19 lagun onartu dira eta otsailaren 26an izango dute lehenengo azterketa, ariketa teorikoa.

  Lehenengo azterketa hori urtarrilaren 30ean egin zuten bi administrari laguntzaile plazetara aurkeztu ziren hautagaiek. Lehen ariketa horren behin betiko emaitzak argitaratu dira eta berez 36 lagun deitu baziren ere, 17 aurkeztu ziren eta 9k bakarrik gainditu dute. 9 hautagai horiek martxoaren 7an izango dute hurrengo azterketa, ariketa praktikoa, hain zuzen ere. Udalak kontratatu nahi dituen bi administrari laguntzaile hauek Zubikoa kiroldegian egingo dute lan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!