Oñatiko udala

Asteazkenean elkarrizketatuko dira kale garbitzaile pioi lanpostuetarako hautagaiak

2024/11/18
Card image cap
Izena 16k eman dute baina Oñatin erroldatutako 6ak elkarrizketatuko dira

  Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2024 Programaren baitan Udalak kale garbiketarako bi pioi kontratatu nahi ditu, aldi baterako. Lanbideren bitartez zabaldu zen deialdira 16 lagun aurkeztu dira baina Oñatin erroldatuta dauden seiak elkarrizketatuko dira. Oinarrietan hala zehaztu zen, alegia, oñatiarrak lehenetsiko direla.

  Asteazkenean egingo diren elkarrizketetan euskara maila, esperientzia eta langabezian daramaten denbora baloratuko da. Hiru puntu horiek ere jaso ziren lan eskaintzan. Hizkuntzari dagokionean, euskaraz jarduteko oinarrizko maila ba ote duten egiaztatuko da; antzerako lanetan esperientziarik ba ote duten eta langabezian noiztik dauden jaso eta baloratuko da.

  Kale garbiketa zerbitzuan aritzeko bi pioi kontratatuko ditu udalak, lau hilabeterako eta lan jardun osoz. Abenduan lanean hastea aurreikusten da. Azaro hasieran eta Enplegua Sustatzeko Programa honen baitan bi administrari laguntzaile kontratatu zituen udalak, sei hilabeterako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!