Asteazkenean elkarrizketatuko dira administrari laguntzaile lanpostura aurkeztu diren hautagaiak
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programaren baitan bi administrari laguntzaile kontratatuko dira sei hilabeterako. Udalak eta Lanbidek jarritako baldintzak betetzen dituzten 7 hautagairen eskaerak jaso dira eta elkarrizketarako hitzorduak zehaztu dira guztiekin asteazkenerako. Hautagaien curriculuma baloratuko da, hau da, titulazio akademikoa, prestakuntza osagarria eta ofimatika ezagutza eta lan esperientzia. Udalak DBH, erdi mailako Lanbide Heziketa titulua edo baliokidea eta B2 edo pareko euskara maila izatea eskatu zuen baina goragoko prestakuntza kontutan hartuko zehaztu zen.
Bi administrari laguntzaileak urri amaiera-azaro hasierarako lanean hastea aurreikusten da. Udalak 6 hilabeterako kontratua egingo die, % 60ko lanaldiarekin. Administrari laguntzaileetako batek euskaltegian beteko du lana eta besteak artxiboan.
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programan Udalak bi kale garbitzaile pioi ere kontratatu nahi ditu aldi baterako, baina horiei dagokien deialdia azaro aldera argitaratzea aurreikusten da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!