Oñatiko udala

Astean bukatu dira tren lokomotora zaharberritzeko lanak

2025/02/21
Card image cap
Egitura metalikoa konpondu ondoren, jatorrizko koloreak mantenduz gorriz eta beltzez margotu da

  Bi fasetan egin dira Vasco-Navarro trenaren 11. lurrun-lokomotoraren zaharberritze lanak: iazko urte akaberan apurtutako txapak konpondu edo ordezkatu ziren eta astean, margotze lanak egin dira. 

  Garai batean tren estazio eta egun postetxe denaren ondoan dagoen lurrunezko lokomotoraren hondatze prozesua ikusita, Juanjo Olaizola adituarengana jo zuen Udalak, zaharberritze-lanen baldintza teknikoak zehazteko eskatuz. Aldi berean, eta lanak egiteko, Foru Aldundiaren ondare departamentuaren baimena eskatu zen, Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko tartea babes bereziko kultura ondare baita. Txosten teknikoa eta baimen guztiak eskutan hasi ziren lanak. 

  Lehenik, Herreria Mitxel enpresak lokomotoraren egitura metalikoa berritu zuen, apurtutako txapak konpondu edo ordezkatuz. Ondoren, Muñoz margoak enpresak makina margotu du, jatorrian zituen kolore beltza eta gorria mantenduz.
Margotze lanei ekin aurretik, trena hidrogarbitzaile bidez prestatu eta garbitu zen eta guztiz itxi gabe zeuden junturak mastika eta antzerako produktuekin zigilatzen saiatu dira, ura barrura sartu eta ingurua herdoildu ez dezan.Oxidatzearen kontrako pintura bereziz bi esku eman zaizkio. Astean amaitu dira azken margotze lan hauek. 

  Vasco-Navarro trenaren 11. zenbakia daraman lurrun lokomotoraren zaharberritze kosmetikoak 30.000 euroko aurrekontua izan du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!