Oñatiko udala

Aste Santuko jai egunak tarteko, industria guneetako hondakinen bilketan aldaketak izango dira

2015/03/31
Card image cap
Etxeko eta lokal komertzialetako zerbitzuak bere horretan mantenduko dira

  Hondakinen bilketa zerbitzuan, datozen jai egunetan izango diren aldaketa bakarrak industria guneei dagozkie. Apirilaren 2,3 eta 6an, hau da, Ostegun eta Ostiral Santu egunez eta Pazko Astelehenean ez da hondakinen bilketa zerbitzurik emango. Ondorioz, bihar, ontzi arinen bilketarekin batera hondakin organikoen bilketa berezia egingo da industrialdeetan. Dena den, zerbitzu berezi hori erabiltzea aurreikusten duenak aurrez jakinarazi beharko du mezu elektroniko edo telefono dei bidez.

  Hamabostean behin azoka inguruan kokatzen den Garbigune ibiltaria ostegunean ekarri behar zen baina ez da jarriko. Oñatin, apirilaren 16n izango da. Eta etxeetako hondakin handien bilketa ere aldatu egin da. Berez ostiralean behar zuen baina gaur egin da. Hondakinen inguruko informazio bulegoa azkenik, ostegun, ostiral eta datorren astelehenean itxita izango da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!