Oñatiko udala

Aste honetan hasiko dira “Berbalaguna” egitasmoaren baitan osatu diren bost taldeak lanean.

2013/10/15
Card image cap
Guztira, 20 lagun arituko dira, astean behin, elkarrekin euskaraz egiten. Parte hartzeko interesa duten euskaldun berriek izena Euskaltegian eman dezakete.

  Izan ere, ikasleak baino laguntzaile gehiagok eman baitute izena BERBALAGUN egitasmorako bigarren deialdian. Beraz, oraindik, talde berriak sortu daitezke.

  Dagoeneko izena eman duten 14 ikasleak ordutegiz eta afizioz, bat etorri zitezkeen bost laguntzaileekin bildu dituzte. Bost talde horiek izango dira aste honetan elkarrekin biltzen hasiko direnak. Batzuek ostegunean, beste batzuk ostiralean eta talde bat zapatuan ere bai. Bakoitzak, aurrez hitzartu duen egun eta ordutegian.

  Berbalaguna, euskara ikasten ari direnak edota aritu eta euskaraz berba egiteko erraztasuna galdu dutenak eta euskaraz naturaltasunez aritzen direnak harremanetan jartzen dituen egitasmoa da. Astean behin elkartu eta hitzezko euskara hori elkarrekin lantzeko bidea ematen duena. Gurean, apirila inguruan hasi ziren lehen taldeak eta udako oporretako etenaren ondoren, aste honetan berriro abiatuko dira. Lehen hiru hilabeteetan aritu ziren ia denek jarraitu egingo dute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!