Asko hazten ez diren zuhaixkak landatuko dira Zuhaitz Egunean

Zuhaixkak propio aukeratu dira aurtengo domekako Zuhaitz Egunerako, landaketa gunea kontutan hartuta. Bidebarrieta kalea eta saihesbidearen artean, Herrerako errotonda azpian dagoen berdegunean landatuko dira 50 zuhaixkak. Etxebizitzak nahikoa hurbil daude eta gerizperik egin ez diezaieten, altuera handirik hartuko ez duten landareak hautatu dira. 5 espezie ezberdinetako 10na ale sartuko dira, 50 guztira. Gunean zabalean bete baina gora asko hazten ez diren zuhaixka apaingarriak dira.
Haur eta familiak gonbidatzen dira Zuhaitz Egunean parte hartzera eta horretarako hitzordua Foruen enparantzan egin da, igande goizean, 10:00etan. Denok batera landa gunera joango dira eta auzolanean arituko dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!