Asier Guridi Zaloña oñatiarrak Venezuelako Nortasun Agiria eskuratu du
16 hilabete pasatu dira Asier Guridi oñatiarrari errefuxiatu izaera aitortu eta bere identifikaziorako nortasun agiria eskuratu dioten arte. Tramitazioa blokeatuta egon da, errefuxiatu zedula tramitatzeko indarrean dagoen pasaportea eskatzen zitzaiolako. Ia urte eta erdi horretan, 35 eguneko gose greba egin zuen Espainiako Estatuak Caracasen duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean, pasaportea eskatuz, eta baraualditik errekuperatuta, 146 eguneko desobedientzia ekintza burutu du, Venezuelako Fiskaltzaren eta beste hainbat estatu eraikinen inguruetan, Venezuelako nortasun agiria tramitatu zedin eskatuz. Atzo eskuratu zuen identifikazio dokumentua.
Venezuelako Nortasun Agiria eskutan, beste edozein herritarren moduko bizitza egin ahal izango du oñatiarrak aurrerantzean, errefuxiatu moduan dagozkion eskubide guztiekin. Bere identitate egoera erregularizatuta, familiarena erregularizatzea da hurrengo urratsa. Iban semearen jaiotze-agiriak zuzendu eta dagozkion eskubideak aitortzeko tramitazioari ekingo dio, Euskal Herrian normaltasunez bizi dadin.
Asier Guridi Zaloña oñatiarra 2005ean iritsi zela Venezuelara, Espainiatik ihesi. 2013an atxilotu zuten eta ordutik ez du nortasun juridikorik izan. Ondorioz, ezin izan du legalki lanik egin, 2008an jaio zen semea Guridi deituraz erregistratu eta euskaldun herritar eskubideak transmititu, besteak beste.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!